XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Oporraldiaren barne dauden jaiegun abonagarriak ordainduak eta gozatuak izango dira eta bere zenbatekoa taula erantsien arabera ordaindua.

Urtean zehar sartzen den pertsonalak oporren zati proportzionalaren eskubidea izango du.

Urtea bukatu baino lehen langileak lana uzten badu, gozatutako eta soberan kobratutako egunei dagokien zenbatekoa kendu ahal izango du enpresak bere amaierako likidaziotik.

OITren Hitzarmen zkia. 132an ezarritakoaren arabera, langilearen borondateaz kanpoko arrazoiengatiko lanerako hutsegiteak, istripuak, gaixotasunak edo amatasunak eragindakoak esate baterako, lan eraginkorreko denboratzat hartuko dira, oporren konputu eta gozamenaren eraginetarako.

31. Artikulua - Lehenespen Ordena

Obraren amaieragatiko lan uzteetan, lekualdaketa espedienteetan, eta lan harremanen ezinbesteko edo arrazoi ekonomiko edo teknologikoengatiko etendura eta iraungipen kasuetan ere, enpresan iraupen lehenespena izango dute langileen ordezkariek, espezialitate bakoitzaren barruan, gainontzeko langileei dagokienean enpresan duen antzinatasuna errespetatuz lehentasun ordena bakar bezala.

Antzinatasunean berdinketa gertatuz gero, iraupen lehentasuna izango dute adin zaharreneko langileek.

32. Artikulua - Pertsonalaren borondatezko lan uztea

Enpresaren zerbitzura dagoen pertsonalak lana utzi nahi izanez gero enpresari jakinerazi beharko dio ondorengo aurrerapenarekin, lan uztea eskatzen duen momentutik hau gertatzen den eguneraino lan egiteko obligazioa daukalarik, gainera: - Tekniko titulatuek, hiru hilabete.

- Enplegatuek, hilabete bat.

- Pertsonal langileak, aste bat.

- Aprendizek, aste bat.

Aurreabisu hau egiten ez bada edo egin ondoren lanik egiten ez bada, Udako eta Eguberriko haborokinen eta Oporren zati proportzionala galtzearen zigorpena ezartzen da.

Lan uztearen jakinerazpena enpresak emango duen buletin baten bidez egin beharko da eta langileak bikoitzean sinatuko du, enpresak - jakitun-arekin itzuliko duelarik ale bat.

33. Artikulua - Lizentzia ordainduak

Langileak, aldez aurretik oharteraziz eta egokiro justifikatuz, lanean hutsegin ahal izango du, ordaintzeko eskubidearekin, ondoren adierazten diren arrazoietariko batengatik eta denbora horretan zehar: a) Ezkontzagatik: hamazazpi egun natural.